https://www.youtube.com/watch?v=LRaeakNECr8. Aldapan gora
https://youtu.be/2jWcULJjPk4 . Gure kaiola https://youtu.be/7Cn5x6fPw98 itsasoa gara https://youtu.be/aHvGUPzcg08 lore polit https://youtu.be/Ju44uWJs-z4 txanpon baten truke https://www.youtube.com/watch?v=0vH3Ne8glRI Pixka bat es mucho https://youtu.be/E_vRRecQJ98 amets bat https://youtu.be/p5J9zeHIbDM lokaleko lehiotik https://youtu.be/-G8PC_T9qAM zarena zarelako https://youtu.be/ch-OLWVl62Q gutuna https://youtu.be/-lzPMsonLek musikaren doinua https://youtu.be/uZ8Cm72zNRM begitara begira https://youtu.be/7jrRM7y8yHA negua joan da ta https://youtu.be/eEtwgDg8x3I kaixo https://youtu.be/Et4vF7oROD4 euri tanta bakoitzean Iñigo Martinez jokalari ondarrutarrak, behin bere etete-klausulan agertzen ziren 32 milioi euroak ordainduta, eta Reala utzi eta Athleticekin fitxatu ostean, prentsaurrekoa eskaini du astearte honetan San Mameseko Jose Iragorri prentsa-aretoan, Josu Urrutia Athleticeko presidentea aldamenean zuela. Jokalariak nabarmendu duenez, Athleticek bere aldeko "apustu handia egin du", eta, hartara, eskertu egin dio talde zuri-gorriari berarenganako erakutsitako interesa. "Noski, eskerrak eman nahi diot Athletici egun hauetan egin duen guztiagatik. Nire aldeko apustu handia egingo dutela igorri didate, eta horrek bultzatu nau urratsa ematera. Ez da erraza izan aldaketa gauzatzea, baina uste dut hori zela egin beharrekoa", esan du Martinezek. Gainera, garrantzia handikotzat jo du Athleticen proiektua. "Oso pozik eta eskertuta nago, eta hemendik aurrera dudan onena ematea egokitzen zait klubaren interesaren alde egiteko". Urrutiak ere esker ona azaldu dio jokalariari eman duen urratsarengatik: "Asko eskertzen diegu guregatik aurrerapausoak ematen dituztenei eta Iñigok eman egin du", iritzi dio. Kazetarien galderei erantzuten hasi denean, jokalari zuri-gorri berriak onartu egin du ez dela "batere samurra inorentzat Realetik atera eta Athleticera etortzea", eta jakitun da horrek "txistuak" ekar diezazkiokeela Anoetara itzultzen denean. Alabaina, aitortu duenez, "Realeko etapa amaitzen" ari zitzaiola iruditzen zitzaion, eta erantsi du "bakoitzak bere bidea hartu" eta norberaren "etorkizunagatik begiratu" behar duela. "Batzuei gehiago edo gutxiago gustatuko zaie, baina erabakia nirea dela onartu beharko dute, eta guztiak egon dira nirekin bat", azaldu du Realeko taldekide ohiei buruz berba egin duenean. "Erabaki denbora gutxian hartu behar izan dut eta beste egoera batean izatea gustatuko litzaidake, baina ezin izan da horrela izan", zehaztu du. "Nire bizitzan hartu behar izan dudan erabakirik zailenetakoa izan da, baina hemen nago, eta Athleticen bidean aurkitzea, zure aldeko apustua egiten, eta, gainera, ez nolanahikoa, izugarrizko gozamena da". "Pozarren nago hemen, oso ilusionatuta eta zelairatzeko prest", adierazi du, dagoeneko igandean, Gironaren aurkako partidan, aritzeko gogoekin. Onartu duenaren arabera, Realeko jokalaria zela Athleticera sekula ez zela joango esan zuenean, hori hala pentsatzen zuelako esan zuen; aitzitik, ikuspuntu hori "aldatu" egin duela azaldu du, "heldu" egin delako eta gauzak desberdin ikusten dituelako. "Orduan horrela pentsatzen nuen, baina guztiok aldatzen dugu iritziz. Heldu egiten zara, eta gauzak diren modukoak ikusten dituzu. Garaia hartan iritzi horretakoa nintzen eta orain beste era honetara". Horrez gain, oso "handinahi" azaldu da, "talde handi batera" heldu delako, "urtero zerbait lortzeagatik lehiatzen duena". Zentzu horretan, gogora ekarri du azken urteetan Athletic "tituluak lortzeagatik borrokan" ibili dela eta horietako bat ere "lortu" duela (2015eko Superkopa). Horregatik guztiagatik, berarentzat "harrotzeko modukoa da" Athleticen fitxaketarik garestiena izatea. "Harro sentitzen naiz horrela izateaz, eta orain niregan jarritako konfiantza itzultzea besterik ez zait geratzen. Oso handinahia naiz, baita Athletic ere, ez dut esan nahi Reala ez denik", zehaztu du. "Nik, berdegunean arerio gisa aritu naizen honek, beti uste izan dut azkeneraino borroka egiten dutela eta multzo trinkoa eratzen dutela. Klub handi batera nator, hemen ez da nahikoa sailkapenaren erdialdean geratzearekin", iritzi dio Martinezek. Athleticeko jokalari berriak argitu duenez, bere garaian ez zuen Athleticen aurkako klausula sinatu, ez delako inoiz horren aldekoa izan. "Ez nuen nahi (klausula) areagotzen joan zedin urteak aurrera egin ahala, ezta nire etorkizuna klausula batera lotzerik", nahiz eta orain Athleticen duena 80 milioikoa izan. Realari dagokionez, baieztatu du alde batetik "errudun" sentitzen dela talde txuri-urdina une honetan sailkapenean zein egoeratan dagoen ikusita, baina bere buruarengan eta etorkizunean pentsatzearen alde egin duela esan du. "Urrats hau orain ematen ez badut, mila gauza gerta daitezke. Inor ez etortzea, lesionatzea…". Azkenik, Realzaleei eskerrak eman nahi izan dizkie, beti izan baitu euren babesa. "Normala da pozik ez egotea", baina baztertu egin du Athleticera diruak bultzatu joan denik, adierazi baitu Realean "bizitza konponduta" zuela. Datorren ikasturtean jarriko dira martxan titulazio dualeko lehen graduak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Eusko Jaurlaritzak ikasketa horien oinarriak zehaztu ondoren. Hezkuntza Sailak babes ofiziala eman dio goi mailako ikasketak unibertsitate zentroaren eta kanpoko erakunde baten artean egiteko aukerari. Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziarekin batera adostutako sisteman.
Hala jakinarazi zuen, atzo, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, Eva Ferreira Unibasq-eko zuzendariarekin eta Adolfo Morais Ikerketa sailburuordearekin batera Gasteizen egindako agerraldi batean. Graduen kasuan, esaterako, gutxienez ikasketa prestakuntzaren %25 egin beharko du ikasleak lantoki batean —masterren kasuan, %40—. Gradu amaierako lana edota masterra ere kanpoko erakunde baten lankidetzaz egin beharko dute titulazio horietan. Hortaz, ikasketa zentroak eta enpresak elkarlanean aritu beharko dute ikasketa plana eratzeko. Unibertsitateen behatokia Euskal Unibertsitate Sistemaren Jardueraren Behatokia jarri du martxan Unibasqek: EAEko unibertsitate zentro publiko nahiz pribatuek eskaintzen dituzten 353 gradu, master edota doktoretzei buruzko informazioa biltzen duen plataforma. Titulazioen inguruko datuak eskuratu ahal izango dira atari digitalean, eta, Ferreirak azaldu duenez, etengabe eguneratuko da informazioa. Asebetetze inkesten edota nazioarteko zerrenden gaineko informazioa jasoko dute. http://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/4522586/euskararen-eguna-munduko-bazter-guztietan/www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/4522586/euskararen-eguna-munduko-bazter-guztietan/ Euskara, munduko bazter guztietan
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA 2016/12/02 Euskaren Eguna munduko hainbat herrialdetan ospatuko dute, hala nola, Alemanian, Irlandan, Ameriketako Estatu Batuetan, Italian, Argentinan edo Txilen.
ALBISTEAK (2) Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Etxepare Institutuak euskarari eta euskal kulturari lotutako programazio zabala antolatu du 18 herrialdetako 34 unibertsitatetan. Sare horretan 28 irakaslek eta 1.500 ikaslek parte hartzen dutela nabarmendu du Etxepare Institutuak. Horrez gain, Euskararen Eguna munduko hainbat hiritan ospatuko dute: Frankfurten eta Leipzigen (Alemania); Corken(Irlanda); Santa Barbaran (AEB); Bolonian (Italia); La Platan(Argentina); Brnon (Txekiar Errepublika); Santiagon (Txile); eta Bartzelonan. Hitzaldiak, kontzertuak, tailerrak, errezitaldiak eta zine-proiekzioak antolatu dituzte. Alemaniako, Irlandako, AEBko eta Bartzelonako programazioa Jose Antonio Agirre lehendakariaren erbesteratzea izango du oinarri, lehen Eusko Jaurlaritza osatu zela 80 urte bete direnean. Olaso Dorrea Fundizioak parte hartu du programazio horretan. Bestalde, Mariasun Landa idazlea Boloniako Unibertsitateko ikasleekin izango da eta Erroman 'Maitagarria eta desioa' liburua aurkeztuko du, duela gutxi italierara itzulia, Etxepare Institutuaren laguntzarekin. Euskararen Nazioarteko Egunak Mexikon ere izango du oihartzuna. Iban ZalduaGuadalajarara joango da eta Liburuaren Nazioarteko Azokan parte hartuko du, Latinoamerikako azokarik garrantzitsuenean, hain zuzen ere. Era berean, Zaldua Mexiko hiriburuan izango da, Mexikoko Unibertsitate Autonomoko ikasleekin topaketa bat egingo du eta ondoren hitzaldi bat eskainiko du
PUBLIZITATEA PUBLIZITATEA ORAIN ALBISTE ALBISTEAK PEDRO ARRUPE TXOSTENAJaurlaritza: 'Dispertsioa ez da gizarteratzearekin bateragarria'Erlazionatutako edukiak:
INDARKERIA MATXISTAEmakume bat hil du ustez bere bikotekideak Castellon KIROLA 17:00ETANIpuruak Euskal selekzioa – Txekia partida hartuko du larunbatean
NAHIERANIkusi berriro ETBko albistegiak ERREPORTAJEAKAktualitateari buruzko elkarrizketak. PUBLIZITATEA |
AutorEscribe algo sobre ti mismo. No hay que ser elegante, sólo haz un resumen. |